Narcissus varduliensis Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako mendietako endemikoa (1) den lore handidun lilipa bat da. Francisco Javier Fernández Casas eta Pedro María Uribe-Echebarria botanikariek 1988an espezie modura deskribatu zuten, dena dela, Flora Iberican taxonomia (2) konplexuko Narcissus pseudonarcissus subsp. pseudonarcissus talde zabalaren barruan kokatuta dago.
Euskal Herriko Landareak eta Inguruetakoak Sailkatzeko Gako Irudikatuaetako 713. orrialdean N. varduliensis espeziearen ezaugarri morfologikoak nabarmentzen dira, oso antzekoa duen eta hurbil bizi den N. nobilis espezietik desberdinduz. Azken espezie honek Gorbeiako mednigunean du bere ekialdeko banaketa muga. Bi espezieak bereizten dituen ezaugarri nagusia, estaminetako anteren muturrean N. nobilis espeziean ageri diren orban ilun txiki batzuk dira, eta N. varduliensisek ez dituenak. Badira beste ezaugarri bereizgarri batzuk ere, hostoak simetrikoak ala asimetrikoak izatea eta hostoaren azpialdean bi gila luzanga izatea ala ez, baina ezaugarri horiek nahiko aldakorrak izan daitezke. Izan ere, Juan Manuel Pérez de Anak bere sierrasalvada.blogspot.com blogean aipatzen duenez, Gorbeiako mendigunean bi espezieen tarteko ezaugarriak dituzten populazioak daude.
Narcissus varduliensis espeziaren banaketa Urkiolako mendietan.
Oinarrizko kartografia: Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. geoEuskadi.
Lorearen koroaren barruko xehetasuna
Lilipa multzo baten argazkia Oletako (Aramaio) harizti batean.
Urkiolako mendietan populazioak modu irregularrean banatzen dira, bai lurzoru karetsuetan zein silizeoetan. Toki batzuetan ugaria da, populazio batzuk milaka landare-alez osatuta daudelarik, Oletan (Aramaio), Urkiolagirreko magaletan zein Urkiolako mendatearen inguruan. Habitat ezberdinetan aurki daiteke, hala nola pagadietan, hariztietan, urkidietan, larreetan zein iralekuetan.
Otxandion eta Oletan oso ezaguna da eta txutxufraka izena ematen diote.
Landare-ale bakana Saibi mendiaren magaleko iraleku batean, gorostiz inguraturik. Atzealdean Urkiolako santutegia eta Alluitz mendiak bereiz daitezke.
2018an, Life Oreka Mendian proiektuaren baitan, lilipen kontserbazioaren garrantziaz jabetzeko helburuarekin dibulgazio eta sentsibilizazio kanpaina bat abian jarri zen Gorbeia, Izki eta Urkiolako Parke Naturaletan. Naturagune horietan bizi diren lilipa espezie ezberdinen ezaugarriak azaltzen dituzten informazio panelak kokatu ziren, bai ezagutzera emateko zein loreen bilketak izan ditzakeen ondorio kaltegarriez ohartarazteko. Horrekin batera, aipatutako panelek loreen bilketa murrizten zenbaterainoko eraginkortasuna duten ebaluatzen ari dira lilipa populazio batzuen jarraipena eginez, hirurena zehazki Urkiolako mendietan.
Informazio panela Letona Korta baserriaren ondoan, Urkiolako mendatetik hurbil.
Lilipak loretan ikusi nahi badituzue, Urkiolako mendatearen inguruan dagoen PR-BI 80 ibilbidea martxoan egitea gomendatzen dizuet, ikuskizun koloretsu apartaz gozatzeko aukera izango duzue.
Life Oreka mendian proiektuaren informazio paneletik ateratako irudia.
Erreferentziak
(1) Espezie endemikoa: Eremu geografiko txiki batean mugatuta dagoen espeziea eta modu naturalean munduan beste inon aurkitzen ez dena.
(2) Taxonomia: Izaki bizidunen sailkapenaz arduratzen den biologiaren adarra.
Otxandion eta Oletan oso ezaguna da eta txutxufraka izena ematen diote.
Populazio ugarra hurritzak dituen pagadi batean, Urkiolagirre mendiaren ipar magalean, Txakurzulotik Atxartera doan mendi-bidearen ondoan.