Mugarra mendiaren sekretuetako batzuk erakutsiko dizkigun ibilbide eder eta erraz batera gonbidatu nahi zaituztegu. Mendi hau Urkiolako Parke Naturaleko biodibertsitate oasietako bat da. Prismatikoen eta teleskopio on baten laguntzarekin Parke Naturaleko sai arreen koloniarik handiena behatuko dugu eta zorte zein pazientzia apur batekin, sai zuri, belatxinga, belatz eta bestelako harkaitzetako hegaztien hegaldiez gozatuko dugu. Bisitaldia egitera maiatzean eta ekainean baldin bagoaz, ez dugu argazki-kamera ahaztu behar harkaitzetatik zintzilik dauden lore-multzo koloretsuen oroigarria eraman nahi badugu. Mugarrako malkar harritsuetan, glaziazioen garaitik biziraun duten goi-mendiko landare batzuk aurki daitezke, Alpeetako asterra horien artean.
Ibilbidea Landaederrako (Durango) aisialdi gunean hasiko dugu. Mugarrikolandako mendi-lepo ederreraino igo eta Mugarrako hegoaldeko horma handiaren parean, saien kolonia patxadaz behatzeko toki on bat bilatuko dugu. Handik gailurraren azpiko harkaitzetara joango gara bertoko landareak eta bestelako hegazti txikiagoak behatzera. Amaitzeko, eguraldiaren baldintzak aproposak baldin badira gailurreraino igotzeko aukera izango dugu.

Ibilbidearen datu teknikoak
- Luzera: 7 km.
- Desnibela: 500 m.
- Iraupena: 5 ordu.
- Abiapuntua eta amaiera: Landaederra (Durango).
- Zailtasun fisikoa: Ertaina.
- Zailtasun teknikoa: Ertaina.
- Oharrak: Ibilbide hau urte guztian egin daiteke, baina garairik aproposena udaberria da, maiatzean eta ekainean bereziki. Prismatikoak eramatea gomendatzen da.
Datak, salneurriak eta kontaktua
- Datak: Astelehenetik ostiralera urte guztian (abuztuan izan ezik).
- Pertsona kopurua: 6ko taldea gehienez eta 4koa gutxienez.
- Salneurria: 35 € pertsonako, Talde txikiagoek salneurria kontsultatu.
- Gidaria: Zigor Arteaga, biologoa eta mendi ertaineko gidaria.
- Kontaktua: HEMEN